Triglav Parke Nazionala
Triglav Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional eta naturagune babestua |
Azalera | 839,81 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°24′N 13°48′E / 46.4°N 13.8°E |
Kokapena | Eslovenia |
Triglav Parke Nazionala (eslovenieraz: Triglavski narodni park), Esloveniako Parke Nazional bakarra da, herrialdearen ipar-mendebaldean kokatzen dena, Juliotar Alpeetan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Triglav mendiak (2.864m) ematen dio izena, Esloveniako mendi altuenak. 880 km²-ko azalera hartzen du.
Bi ibai handi bertan sortzen dira eta haranetan zehar lurraldea zeharkatzen dute; Soča, Adriatikora doana eta Sava, Itsaso Beltzera doana.
Glaziar jatorriko aintzirak ere badaude, ezagunena Bohinj aintzira da. Ur-jauziak ere badaude, Boka (106m) eta Savica (78m) esaterako. Azkenik aipatzekoa da Bledeko Vintgar arroila.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albin Belar sismologiak Triglaveko aintziren harana babesteko proposamena egin zuen 1906 edo 1908an baina ez zn haintzat hartu. 1924an ordea Esloveniako museo elkarteak eta Esloveniako mendizale elkarteak 14 km²-ko eremua babestu zuen.
1961ean 20 km²-tara handitu zuten eta ofizialki Triglav Parke Nazionala izena erabili zen. 1981ean asko zabaldu zuten, 838 km²-taraino. 2010an Kneške Ravne barneratu zuen eta 880 km²-tako azalera hartu zuen, Eslovenia guztiko azaleraren %4a.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Triglav mendia (2.864m).
-
Škrlatica mendia (2.740m).
-
Vogel eski estazioa.
-
Tamar harana.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Eslovenieraz)(Alemanez) Parkearen webgune ofiziala